SARRERA

Kirol hau jarduteko, piragua , pala eta olatuak behar dira. Piraguak “fibra de karbonoz”, karbono keblarrez edo plastikoz eginak egon daitezke. Material horien araberakoa izango da haien arintasuna eta gogortasuna. Gainera piraguak hiru taldetan sailka ditzakegu: Piragua luzeak, piragua txikiak eta waveskiak. Ondoren aipatuko ditugun modalitateak sailkapen honen araberakoa izango da.

Paleatzeko erabiltzen diren palak 2 zatitan bereiz daitezke: Muturretan dauden kutxarak (ura mugitzeko erabiliko degun palaren zatia) eta pertiga (pala eusteko erabiltzen den erdiko zatia). Palak, piraguak bezela, material ezberdinez egindakoak izan daitezke, nahi degun ezaugarriaren arabera. Izan ere, denean bezala, palentan gusto ezberdinak daude; batzuk, kutxarek pixu gehiago eukitzea nahiago izaten dute, besteek berriz, pertiga pixutsu bat nahaigo dute. Pertigak 2 motatakoak izan daitezke bakoitzaren gustoen arabera; zuzenak edo ergonomikoak.

Lehen aipatu bezela, olatuak ezinbestekoak dira kayak surfean ibiltzeko. Ondoren aipatuko dizuegu zeintzuk diren Euskal Herrian eta Espainan leku aproposenak kirol honetaz gozatzeko.


Hemen ikusi dezakezuea webgunearen helburua eta nor garen.