AUSTRALIA 2013

EMAITZAK TALDEKABANAKAKO EMAITZAK
Taldeen finala Maroochydoreko hondartzan ospatu zen. Finalean hiru talde indartsuenak zeuden: Australia (antolatzailea eta bertakoa), Ingalaterra (urrea 2009an eta zilarra 2011n) eta gu, Euskadi Kayak Surf selekzioa.

Emaitzak:
1. Euskadi.
2. England
3. Australia
Banakako finalak olatu txikiekin eta haizerik gabeko egun batean ospatu ziren. Finalistetako edozeinek irabaz zitzakeen baldintzak, eta, hain zuzen ere, oso final estuak izan ziren. Hala ere, beste egoera batzuetan garrantzi gutxiagokoak diren kualitateak, hala nola kokapen ona, pazientzia eta olatu egokiaren zain egotea, erabakigarriak izan ziren.

Gureak, 9 partidetatik 7 finaletan lehiatu ziren, 3 urre, 4 zilar eta brontze bat lortuz, posizio hauekin:

Junior HP:
– 1. Odei Etxeberria
Junior IC:
– 2. Odei Etxeberria
Grand Master:
– 2. Txema Carreto
Neskak IC:
– 1. Ainhoa Tolosa.
– 2. Garazi Iturralde
HP neskak:
– 3. Garazi Iturralde
Open IC:
– 2. Edu Etxeberria
– 4. Julen Arrizabalaga
Open HP:
– 1. Urko Otxoa