BAKIO

Bizkaiko hondartza. Bakioko udalerrian kokatzen da. 982 metro neurtzen ditu luzetara. Hondartzak 130.757 metro karratuko azalera dauka itsasbehera denean, eta 34.837 metro karratuko azalera, itsasgora denean. Hondartzaren ekialdean Ondarre ibaia eta mendebaldean Estepona ibaien ahoak daude. Herri desberdinetako bisitariak hartzen ditu hondartzak, BermeoMungia edota Bilbo besteak beste.

Bakioko hondartza ezaguna da olatu handiengatik, eta urtero hainbat surf txapelketa antolatzen dira bertan.