HISTORIA

Kayak surfaren sorlekua ez dago oso argi. Zenbait iturriren arabera, Australian jaio zen, beste batzuek diote Hegoafrikan sortu zela. Sorreraren inguruko bi hipotesi nagusi daude.

Lehenengo hipotesiak dio, Hondartzetako sorosleak izan zirela sortzaileak, bainularien eta surflarien bizitzak salbatzeko erabiliaz. Pixkanaka-pixkanaka, praktika gero eta ezagunagoa bihurtu zen, benetako kirol bihurtu arte.

Bigarren hipotesiak dio, Perúko arrantzale xumeek, totora izeneko txalupa txikien bidez arrantza egitera joaten zirela, eta bueltan, hondartzara azkarrago iristeko olatuak hartzen zituztela. Totora txalupa horiek totora hostoz eginak zeuden.