WAVESKIA

Kayak surfaren parte ez den arren, waveskia ere aipatzeko kirola da. Waveskiak piragua motz eta ireki batzuk dira. Kayak surfean ez bezela belaunak ahalik eta elkartuen mantendu behar dira; eta oinak strap izeneko zinta batzuen bidez eusten dira. Horrez gain, gorputza waveskitik ez erortzeko gerrikoak erabiltzen dira. Arrigarria dirudien arren, waveskia kayaksurfa baino ezagunagoa bilakatu da mundu mailan. Hona hemen waveski baten adibide bat: